"Interes handia" piztu du haurren emozioei buruzko ikastaroak

Hainbat gurasok parte hartu zuten asteleheneko saioan. (Azpeitiko Udala)

Dagoeneko egin dituzte bi ikastaroak; lehen saioak azaroaren 13an gauzatu zituzten, eta bigarrenak, berriz, atzo, astelehena. Gainera, abenduaren 15erako gai beraren inguruko hitzaldi bat prestatu dute antolatzaileek.

"Interes handia" piztu du Azpeitiko Udalak, Gaztematikak eta Foru Aldundiko Gazteria Sailak antolatutako seme-alaben emozioen inguruko ikastaroak. Horren erakusle da 80 lagunetik gorak izena eman izana haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioetarako. Izan ere, 20-30 parte hartzailerentzako lekua zegoen saioetan, baina herritarrek gaiarekiko duten "interesa" ikusirik, bigarren ikastaroa ere antolatu dute sustatzaileek. Are gehiago, itxaron zerrendan ere gelditu da hainbat herritar.

Dagoeneko egin dituzte bi ikastaroak; lehen saioak azaroaren 13an gauzatu zituzten, eta bigarrenak, berriz, atzo, astelehena. Gainera, abenduaren 15erako gai beraren –haurren emozioak– inguruko hitzaldia antolatu dute. Izatez, jolasa gai hartuta eskaini behar zuten solasaldia egun horretan, Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente izenburupean. Baina saio hori atzeratu egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek, nahiz eta duten data berria zehaztu.

Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren Treba Gurasoak prestakuntza egitasmoaren barruan antolatu dituzte saioak. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatzea nahiz haurren eta nerabeen bizi kalitatea zein aukerak hobetzea dira egitasmoaren helburuak. Informazio gehiago behar duenak 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu dezake.