Nazio auzia izan dute hizpide GKSren mintegi irekian

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 19a, 16:28
'Nazio auziaz' mintegiko irudia. (GKS)

Gaur goizean egin dute Nazio auziaz mintegia Esklabak Zentro Sozialistan. Beste hainbat gairen inguruan hausnartzeko saioak egingo dituzte datozen hilabeteetan. 

Atzo Zestoan egin bezala, Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek Nazio auziaz izeneko mintegi irekia egin dute gaur, zapatua, Azpeitian. Hain zuzen, Esklabak Zentro Sozialistan elkartu dira nazio auziaz hausnartzeko. Mintegia 11:00etan hasi da, eta ordu eta erdi inguru iraun du. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurrera begira mintegi ireki gehiago egiteko asmoa dute, "beste hainbat gairen inguruko hausnarketa sustatzeko".