Azpeitiko anbulatorioaren egoeraz hitzaldia eskainiko dute ELAko eta LABeko ordezkariek

Julene Frantzesena 2022ko aza. 15a, 08:33
Azpeitiko anbulatorioaren sarrera.

Baigera elkarteak antolatutako solasaldian bi sindikatu horietako Osakidetzaren ordezkariek hitz egingo dute bihar. 19:00etan izango da saioa, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko anbulatorioko egoera gai hartuta, bihar hitzaldia eskainiko dute ELA eta LAB sindikatuek Osakidetzan dituzten ordezkariek. Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatu du solasaldia, eta 19:00etan izango da, Osakidetza suntsitu nahi dute? izenburupean, Sanagustin kulturgunean.