Zozketa

Uztarriak zozkatu ditu III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak

Erredakzioa 2022ko aza. 10a, 12:55

III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute igandean, Bilbon. Uztarria Komunikazio Taldeak finalerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Iñaki Merketegi Etxaniz izan da irabazlea.

III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute igandean, azaroak 13, Bilboko Bilbao Arenan. Igandeko finala 12:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak eta Eneko Otaño beizamarrak. Uztarria Komunikazio Taldeak fiinalerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Iñaki Merketegi Etxaniz izan da irabazlea. Uztarriak helbide elektroniko bidez bidaliko dizkio sarrerak hari.