Herriko musikariek eta sortzaileek bisitatu dute Dinamoko soinuaren eremua

Julene Frantzesena 2022ko aza. 8a, 10:17
Atzoko bisitan parte hartu zuten lagunak Dinamoan. (Azpeitiko Udala)

Atzokoan soinu gelak, teknika gelak, soinu atelierra, bideo laborategia eta balio anitzeko gelak bisitatu zituzten dozenatik gora herritarrek, Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak eta Kulturaz kooperatibako ordezkariek lagunduta. Bihar herritar guztiek izango dute soinuaren eremuan bisita egiteko aukera.

Dinamoa sormen guneko soinuaren eremua ezagutzeko aukera izan zuten atzo, astelehenea, herriko hainbat musikarik eta sortzailek. Hain zuzen ere, Soreasu auzoan kokatuta dagoen Dinamoko lehen solairuan atondu dute eremua. Gune berriak 300,47 metro koadro izango ditu, eta udalak 521.847 euroko inbertsioa egin du espazioa egokitzeko.

Atzokoan soinu gelak, teknika gelak, soinu atelierra, bideo laborategia eta balio anitzeko gelak bisitatu zituzten dozenatik gora herritarrek, Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak eta Kulturaz kooperatibako ordezkariek lagunduta. Gainerako herritarrek ere egunotan izango dute gunea ezagutzeko aukera. Zehazki, bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera, herritar orok izango du espazioa ezagutzeko aukera.