Gaur amaituko da entitateek Euskaraldian izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko urr. 31a, 08:53
Euskaraldiaren aurreko edizio bateko ariguneen kartela.

Egitasmoan izena eman nahi duten enpresek edo erakundeek 688 72 51 63 telefono zenbakira deitu edo zenbaki horretara Whatsapp mezua bidal dezakete. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia.

Gaur amaituko da entitateek Euskaraldiaren aurtengo edizioan izena emateko epea. Horretarako interesa duten enpresek edo erakundeek 688 72 51 63 telefono zenbakira deitu edo zenbaki horretara Whatsapp mezua bidal dezakete.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren aldia, Hitzez ekiteko garaia da lelopean. Norbanakoen izen ematea azaroaren 17an itxiko dute. Horiek euskaraldia.eus webgunean eman dezakete izena.