Euskaraldian izena emateko aukera izango da bihar plazan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 24a, 13:30
Joan zen ostiralean plazan jarri zuten postua.

Azpeitiko batzordeko kideek mahaia jarriko dute udaletxeko arkupeetan, 10:30etik 12:00etara bitartean. Herritarrek eta entitateetako ordezkariek izena emateko nahiz txapak eta identifikagarriak jaso ahal izango dituzte.

Azpeitiko batzordeak Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko du bihar, asteartea, udaletxe azpiko arkupeetan. Herritarrek eta entitateetako ordezkariek egitasmoan aurrez aurre izena emateko aukera izango dute 10:30etik 12:00etara bitartean. Gainera, norbanakoek txapak eta entitateek identifikagarriak jasotzeko aukera ere izango dute.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren aldia, Hitzez ekiteko garaia da lelopean. Dagoeneko zabalik dago egitasmoan izena emateko epea: entitateek urriaren 30era bitartean eman dezakete izena, eta norbanakoen izen ematea, berriz, azaroaren 17an itxiko da. Horiek euskaraldia.eus webgunean ere eman dezakete izena.