Piaspe proiektu eolikoa

Haize errotak

Andoni Egaña ('Berria' egunkaria) 2022ko urr. 16a, 09:00
Sañoa.

Andoni Egañak honako iritzi artikulu hau idatzi zuen joan zen ostiraleko Berria egunkarirako. Haize erroten gaiaz aritu da, Joxe Lizaso zena gogora ekarrita.

Ez dakit, eta askoz gehiago jakin arren ere ez dakit nekikeen. Informazio eskasiaz gain neure argitasun falta izango da. Gardentasuna aipatzen da, baina, eztabaidagai nagusi haizearen erabilpena izaki, ez dirudi beste munduko dohaina bere horretan.

Ez dakit Statkraft enpresa norvegiarrak Zestoa, Azpeitia eta Errezilgo lurretan kokatu nahi dituen haize erroten alde edo kontra nagoen. Ez dakit egunen batean botoa eman behar banu zeren aldekoa emango nukeen. Kasu honetan, gainera, ez du balio halako aurka dagoelako norbera alde jartze horrek, edo juxtu alderantziz egiteak. Horixe baino nahasiago dago kontua. Eta senak ere ez dizu erabakitzen lagunduko. Senak badaki paisajearen ederraz; badaki mendiak mendi izatea komeni dela; badaki ingurumena zaintzearen garrantziaz. Eta badaki energia mota batzuen garestitzearen berri; badaki energia burujabetza oinarrizkoa dela; badaki xahutuaren xahutuz lehengai batzuk bukatzera joko dutela. Ez da erabaki samurra.

Jarraitu artikulua irakurtzen, Berria.eus-en.