Sorgina Txirulinaren ipuin kontaketa saioa izango da urriaren 17an

Anartz Izagirre 2022ko urr. 10a, 10:37
Sorgina Txirulina ipuin kontalaria.

HH5eko haurrei zuzendurik egongo da saioa, eta gaurtik ostiralera bitartean egongo da izena emateko aukera. Urriaren 17an, astelehena, 17:30ean izango da kontaketa.

Azpeitiko Udal Liburutegiko XXXIII. Ipuin Kontaketa saioek aurrera jarraitzen dute, eta datorren astelehenean, urriak 17, ekitaldi berri bat izango da, 17:30etik aurrera. Hain zuzen ere, Sorgina Txirulina izango da liburutegian ipuinak kontatzen, Haur Hezkuntzako 5. mailako haurrentzat.

Kontaketara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, eta ostirala, hilak 14, izango da horretarako azken eguna. Izena emateko hiru modu daude: liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.