Datozen egunetan egingo dituzte Gaztelekuko ate irekiak

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 20a, 10:47
Joan zen ikasturtean Gaztelekuan egindako saio bateko artxiboko irudia. (Azpeitiko Gaztelekua)

DBH 1 eta 2ko ikasleentzako ate irekiak izango dira egingo dituzten aurrenak. Bihartik hasita eskainiko dituzte saioak, eta hilaren 27an izango dira azkenak. Gaztelekuan izena emateko epea, aldiz, hilaren 28an irekiko dute, eta hiru egunez egongo da zabalik. Egun horietan egingo dituzte gurasoentzako ate irekiak. Urriaren 4an irekiko dute Gaztelekua. 

Ikasturtea hastearekin batera, bueltan dira Gazteria Saileko zerbitzuak ere. Oraingoz, Gaztelekuaren irekiera data eta ate irekien egunak jakinarazi dituzte. Hain zuzen, urriaren 4an irekiko dute Gaztelekua, eta gazteei zuzendutako ate irekien saioak bihar, hilak 21, hasiko dira. 

DBH1 eta DBH2 mailetako gazteei zuzendutako ate irekiak irailaren 21ean, 22an, 23an, 26an eta 27an egingo dituzte, bi txandetan banatuta. DBH1eko ikasleek 17:00etatik 18:15era bitartean bisitatu ahalko dute Gaztelekua, eta DBH2koek 18:15etik 19:30era bitartean. 

Izen-ematea eta gurasoen ate irekiak

Gazteek Gaztelekua ikusi eta hura gertutik ezagutu ostean irekiko dute Gaztelekuan izena emateko epea, gurasoei zuzendutako atea irekien saioekin batera. Irailaren 28an, 29an eta 30ean egingo dituzte gurasoei zuzendutako ate irekiak, eta egun horietan egin beharko dute ikasturtean zehar Gaztelekura joan nahi duten nerabeen izen-ematea.

Irailaren 28an eta 30ean 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte gurasoei zuzendutako ate irekiak. Hilaren 29an, aldiz, goizez zein arratsaldez: 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara.