Euskaraldiaren herri batzordea osatzeko bilera deitu dute asteazkenerako

Julene Frantzesena 2022ko ira. 17a, 09:22
'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak.

Azpeitiko lantaldea osatzeko bilkura Sanagustin kulturgunean izango da, 18:30ean hasita. Euskaraldiaren aurtengo edizioan "aktiboki" parte hartu nahi duten herritarrei batzarrean parte hartzeko deia egin diete. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, eta dagoeneko hasi dira euskararen aldeko egitasmoaren bueltako herri batzordeak eratzen herriz herri. Azpeitiko lantaldea osatzeko lehen bilera asteazkenean egingo dute, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Euskaraldiaren aurtengo edizioan "aktiboki" parte hartu nahi duten norbanakoak nahiz herriko saltokietako zein elkarteetako ordezkariak gonbidatu dituzte hitzordura.