Ibon Azpilikueta argazkilariaren ibilbidea eta lana ezagutu dituzte

Nerea Uranga 2022ko ira. 16a, 08:40
Ibon Azpilikueta atzo hitzaldian, Dinamoan. (Argazkia: Desiree Odriozola)

Argazkilariak solasaldia eskaini zuen atzo, osteguna, arratsaldean Dinamoa sormen gunean, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.

Ibon Azpilikueta argazkilariak solasaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Dinamoa sormen gunean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Argazkigintzan egindako ibilbideaz hitz egin zien gonbidatuak hitzaldian bildutakoei, baita lanerako erabiltzen dituen argazki kameren gainean jardun ere. Hitzaldiaren bukaeran, Polaroid kamerarekin egindako koadroak erakutsi zizkien Azpilikuetak saioan bildutakoei.

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako ekitaldia izan zen atzokoa, eta gustura gelditu da elkartea emaitzarekin: "Hamabost lagun inguru elkartu ginen hitzaldian, eta Azpilikuetak ordu eta erdi inguruko solasaldi polita eskaini zigun".