Aldundiko ordezkariak herritarren iritzia jasotzen izan dira Azpeitian

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 13a, 16:29
Olazko Andre Mariaren Plazan jarri dute Aldundiko ordezkariek postua. (Ihintza Elustondo)

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022-2023 urteetako aurrekontu irekien bigarren fasea jarri du martxan, eta gaur Azpeitian izan dira erakunde horretako ordezkariak. 36 proiekturen arten aukeratu beharko dute gipuzkoarrek, eta boto gehien jasotzen dituzten egitasmoak bultzatuko ditu Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022-2023 urteetako aurrekontu irekien bigarren fasea abiatu berri du, eta gaur Azpeitian izan dira Aldundiko ordezkariak. Hain zuzen ere, Olazko Andre Mariaren Plazan jarri dute aurrekontu irekien informazio puntua, eta han herritarrek beren iritzia emateko aukera izan dute. Hain zuzen ere, aurreko fasean herritarrek proposatutako ideietatik eratorritako 36 proiekturen arten aukeratu beharko dute orain gipuzkoarrek, eta ondoren, Aldundiak bi milioi euroko inbertsioa egingo du boto gehien jasotzen dituzten egitasmoak bultatzeko.

Udaberrian egin zuten aurrekontu irekien lehen fasea, eta Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatuaren arabera, "oso emaitza onak" eman zituen ekinaldi hark; izan ere, 1.541 herritarrek 2.398 proposamen egin zituzten lehen fasean. Bigarren fasean, Aldundiko ordezkariak herriz herri eta plazaz plaza ibiliko dira, Mendozak nabarmendu duenez, "gipuzkoarren kezkak eta beharrak zeintzuk diren entzuteko eta 36 proiektuen gaineko botoak jasotzeko".