Taldekideekin eta taldekide ohiekin afaria egingo du Sahatsak urriaren 8an

Sahatsa dantza taldea, 2001. urtean, Urrestillan. (Sahatsa)

Dantza taldearen 45. urtemuga ezin izan zuten ospatu pandemiagatik, eta aurten ospatuko dute urteurren berezia, afari batekin. Irailaren amaiera bitartean eman ahalko da izena otorduan.

Sahatsa dantza taldea sortu zenetik 45 urte bete ziren iaz, baina osasun krisiak ez zien ahalbidetu urtemuga berezi hura ospatzea. Aurten, ordea, bost urtean behin batzeko ohiturari jarraituz, afaria antolatu dute datorren urriaren 8rako. Taldekideek zein taldekide ohiek izango dute otordurako izena emateko aukera, honako lotura honetan.

Afarirako izena eman nahi dutenek irailaren amaiera bitartean izango dute horretarako aukera, eta horretarako, dokumentuan ageri diren datuak bete beharko dituzte. 50 euro ordaindu beharko da afaria.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide