Azaroaren 25era atzeratu dute Joseba Irazoki & Lagunak taldearen kontzertua

Anartz Izagirre 2022ko ira. 12a, 15:45
Joseba Irazoki & Lagunak.

Ostiral honetan eskaini behar zuten bi taldeek kontzertua Sanagustin kulturgunean, baina Kulturazek iragarri du emanaldia azarora atzeratu dutela; Erabatera taldea, ordea, ez da agertokian izango. Sarreren dirua itzultzeko eska dezakete hala nahi dutenek.

Joseba Irazoki & Lagunak eta Erabatera taldeek kontzertua eskaini behar zuten datorren irailaren 16an, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Orain, ordea, kontzertua datorren azaroaren 25era atzeratu dutela iragarri du Kulturaz kooperatibak. 22:00etan izango da emanaldia, leku berean, eta Erabatera taldea ez da agertokian izango. Momentuz ez dute iragarri talde horren ordezkoa zein izango den.

Aste honetako kontzerturako sarrerak erosita zituztenek dirua itzultzeko eska dezakete hala nahi badute, ekitaldiak@kulturaz.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.