Bihar irekiko dute Pentsiodunen Eguneko bazkarian izena emateko epea

Anartz Izagirre 2022ko ira. 11a, 08:50
2018ko Pentsiodunen Eguneko bazkariko irudi bat.

Bazkarirako txartelak irailaren 29a bitartean erosi ahal izango dira, 20 euroren truke, Baigeran. Urriaren 3an izango da Pentsiodunen Eguna, eta elkarretaratzea, bazkaria zein erromeria izango dira egun horretan.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkartea Pentsiodunen Eguna antolatzen ari da datorren urriaren 3rako, eta jakinarazi dutenez, bihar, astelehena, jarriko dituzte salgai bazkarirako txartelak. Irailaren 29a bitartean erosi ahal izango dira txartelak, 20 euroren truke, Baigeran.

Jubilatuen elkarteko kideek adierazi dutenez, Pentsiodunen Egunean elkarretaratzea egingo dute 12:00etan, eta 14:00etan izango da bazkaria, Azoka Plazan, erromeriaz lagunduta. Ordu laurden bat lehenago irekiko dituzte ateak.