Astelehenetik aurrera goizeko ordutegia izango du Gazte Informazio Bulegoak

Anartz Izagirre 2022ko ira. 7a, 16:30

Irailaren 12an, astelehena, irekiko dute berriro Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa, eta 10:00etatik 12:30era egongo da zabalik.

Udako oporraldiaren ostean, martxan da berriro ere Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoa, eta arduradunek sarean iragarri dutenez, irailaren 12an, astelehena, zabalduko dute berriro ere. Zerbitzua goizez eskainiko dute, 10:00etatik 12:30era bitartean.

Sindikatu zaharrean dago kokatuta Gazte Informazio Bulegoa, eta informazio gehiago behar duenak 943-15 71 60 telefonora deitu edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi dezake.