Azpeitiak irabazi du etxean jokatutako kriket txapelketa

Nerea Uranga 2022ko ira. 5a, 11:23

Azpeitiko Kriket Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Goenan. Toki askotatik etorritako taldeek parte hartu zuten, eta Azpeitikoak bi izan ziren.

Espainiatik, Frantziatik, Kataluniatik nahiz Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako kriket taldeek parte hartu zuten atzo, igandea, Goenan jokatutako Azpeitiko Kriket Txapelketa. Guztira, 300 lagunen parte hartu zuten antolatzaileen arabera. Etxeko taldeak, Azpeitikoak, bi izan ziren eta horietako bat izan zen txapelketako garaikurra eta 2.000 euroko saria eskuratu zuena. Bigarren egin zuena Gasteiz izan zen, eta talde horrek ere garaikurra eta 1.000 euroko saria jaso zituen.

08:30erako hasi zituzten kriket partidan Goenako berdegunean, eta arratsaldera arteko izan norgehiagokak.