Igandean itxiko dute kanpoko igerilekua

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 7a, 08:30

Joan zen ekainaren 11n zabaldu zuten gunea, eta ordutik, hainbat eta hainbat herritar igaro da handik. Igandean itxita, datorren urtera arte ezingo da erabili igerilekua. 

Igandean, irailaren 11n, itxiko dute estali gabeko igerilekua. Joan zen ekainaren 11n zabaldu zuten gunea, eta ordutik, hainbat eta hainbat herritar igaro da handik. Egunero zabaldu dute, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Aurtengoan, gainera, ez da izan azken bi udetan hartutako neurririk igerilekua erabiltzerakoan. Igandean itxita, datorren urtera arte ezingo da erabili igerilekua.