Opor garaia dela eta, etxebizitzen zaintza indartuko du Udaltzaingoak

Julene Frantzesena 2022ko abu. 4a, 13:44
Udaltzaingoaren autoa.

Udalaren arabera, uda sasoian jazo daitezkeen lapurreten aurrean, "beharrezkoa" izan ohi da etxebizitzen segurtasuna areagotzea. Etxe jabeei hainbat argibide eman dizkie erakundeak: atea giltzaz ixteko eta kanpoan diren herritarrek gertuko norbaiti etxera joatea eskatzeko aholkatu du.

Oporrak tarteko, abuztuan herritar asko kanpora joango direla eta, Udaltzaingoak etxebizitzen zaintza indartuko duela azaldu du Azpeitiko Udalak. Izan ere, erakundearen arabera, uda sasoian jazo daitezkeen lapurreten aurrean, "beharrezkoa" izan ohi da etxebizitzen segurtasuna areagotzea.

Dena den, udalak hainbat jarraibide eman dizkie etxe jabeei. Batetik, atea giltzaz itxita uztea gomendatu du, eta bestetik, etxetik kanpo diren herritarrek gertuko norbaiti postontzitik posta jasotzeko eskatzea aholkatu. Aldian-aldian norbait etxera joatea ere gomendagarria dela azaldu du, pertsianak irekitzea eta atea berriro giltzaz ixtea. Zerbait arraroa sumatuz gero, Udatzaingoaren 092 telefono zenbakira deitzeko ere eskatu du udalak.