Doinu berrien plaza: Mäirü

Mäirü musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko hirugarren gonbidatua. Nagore Etxabe zumaiarra da taldekideetako bat, eta Txomin Dhers musikariarekin batera taldeaz solasean aritu daMaialen Etxaniz kazetariarekin. Bederatzi musikariz osaturiko orkestra txiki eta bitxia da Mäirü; txalaparta, perkusio, sintetizadore, gitarra, bateria, harmonium indiar, ttunttun, boz, zeharkako flauta eta ahotsekin osatutakoa.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide