San Inazio eguneko goizeko irudiak, bideoan

Julen Imaz 2022ko uzt. 31a, 17:51

San Inazio eguna da gaur, eta goizean goizetik dozenaka ekitaldi izan dira herritarren gozamenerako. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko irudiak.

Festen bigarren eguna da gaur, San Inazio eguna, eta egun osoan zehar dozenaka ekitaldi izan dira adin guztietako herritarren gozamenerako. Besteak beste, erakundeetako ordezkari nagusiak izan dira Loiolako basilikan, eta herrigunean entzierro txikia, herri kirol erakustaldia eta Udal Musika Bandaren kontzertua egon dira. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaur goizeko hainbat irudi.