Azpeitiko Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2022ko uzt. 29a, 12:20

Asteazkenean eskaini zuen Udal Musika Bandak urteroko pasodobleen kontzertua, eta jende ugari bertaratu zen plazara emanaldiaz gozatzera. Guztira, hamahiru pieza eskaini zituzten, eta horietako sei toreatzaileei eskainitakoak izan ziren. Kontzertua osorik grabatu zuen Erlo Telebistak, eta dagoeneko ikusgai dago. 

Urtero bezala, Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua izan zen joan zen asteazkenean, plazan. Hainbat pasodoble doinu entzun ahal izan ziren, eta horietako sei pieza aurrenekoz eskaini zituen Udal Musika Bandak. Hain zuzen, aurtengo zezenketetara datozen sei toreatzaileri eskainitako kantak izan ziren horiek. Sei pasodoble horietatik lau Espainiako bandei eskatuta lortu ditu Unai Frantzesenak: Pozoblanco (Kordoba, Espainia), Olivenza (Badajoz, Espainia), Hellin (Albacete, Espainia) eta Villafranca de los Barros (Badajoz, Espainia). Beste bat Frantzian erosi dio bandak egileari, eta seigarrena Peruko banda bati eskatuta eskuratu dute.

Honako hauek dira 2022ko pasodobleen kontzertuan eskainitako piezak:
 
  • Alvaro Lorenzo (Javier Alvarez Vazquez)
  • Morante de la Puebla (Abel Moreno)
  • Diego Carretero (Ignacio Tomas Ponce)
  • Antoñito Ferrera (Antonio Cotoli Ortiz)
  • Joaquin Galdos (Moises Tacuri Garcia. Moldaketa: Unai Frantsesena)
  • Juan Leal (Jean Garin)
  • Hirugarren zezeneko zortzikoa (Jose Ignacio Aldalur)
  • Dauder (Santiago Lope Gonzalo)
  • Pepin Martin Vazquez (Emilio Caballero)
  • Chiclanera (Vega, Oropesa y Carmona)
  • Fiesta taurina (Jose de la Vega Sanchez)
  • Fiesta en Sevilla (Ricardo Dorado)
  • Malagueña (Pascual Godes)