Ierai Aizpitartek Juaristi ISBn jarraituko du beste urte batez

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 28a, 12:09
Ierai Aizpitarte, Juaristi ISBko jokalaria. (FEB)

Ierai Aizpitarte saskibaloi jokalari azpeitiarrak Juaristi ISBn jokatuko dute 2022-23 denboraldian. Bere ibilbideko bigarren denboraldia egingo du Urrezko LEB Ligan.

Ierai Aizpitarte saskibaloi jokalari azpeitiarrak Juaristi ISBn jarraituko du beste urte batez. Bigarren denboraldia osatuko du eskoltak Urrezko LEB Ligan. Datorren denboraldian, beraz, Mikel Odriozola entrenatzaile donostiarraren aginduetara arituko da Aizpitarte. ISBk honako mezu hau jarri du jokalariak eta klubak lortutako akordioaren berri emateko: "Lan zaila berea; klubeko mutila; lan isila; izerdi beroa. Fruituak jasotzen hasteko unea iritsi da. Esku mutur finak zeresana emango du aurten. Piztu fokoak. Ierai Azpitarte, inor bada, nola ez, otsoa da. Otso maitea".

Era berean, ISBk mutilen talderako fitxaketa baten berri ere eman zuen joan den astean. Dimitri Maconda joko antolatzailea fitxatu du. Angolako pasaportea badu ere, herbeherearra da maconda. Klubak nabarmendu du jokalari "bizia eta indartsua" dela Maconda. 

Dena den, azken astean hainbat kontratu berritze jakinarazi ditu taldeak. Juaristi ISBn jarraituko dute Ibon Guridi taldeko kapitainak, Manex Ansorregi hegalekoak, Beñat Hevia antolatzaileak eta Kevin Buckingham hegaleko pibotak. Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jarraituko dute, bestalde, Intza Lizarazu taldeko kapitainak, Juana Molina antolatzaileak eta Sara Iparragirre eskoltak. Juaristi ISBk Urrezko LEB Ligan jokatuko du 2022-2023 denboraldian, eta Azkoitia-Azpeitia ISBk, berriz, Emakumeen Challenge Ligan.