Martxan da San Inazio bezperako herri bazkarirako izen ematea

Ihintza Elustondo 2022ko uzt. 27a, 17:29
Ilara luzeak sortu dira Haujijijai batzordearen postuan. (Julene Frantzesena)

Haujijijai batzordeak uztailaren 30eko herri bazkarirako izena emateko postua jarri du gaur plazan, 17:00etatik 20:00etara. Ordu eta leku berean izena eman ahal izango da bihar ere. Era berean, bihar egingo dute boluntarioen bilera.

Gero eta gutxiago falta sa San Inazio jaietarako, eta Haujijijai batzordeak gaur zabaldu du uztailaren 30eko herri bazkarirako izen ematea. Hain zuzen ere, izena emateko postua jarri dute gaur 17:00etatik 20:00etara plazan, eta ordutegi eta leku berean jarriko dute bihar –osteguna– ere. Era berean, festetan parte hartuko duten boluntarioen bilera egingo dute bihar, 20:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.

Haujijijai batzordearen postuan bazkarirako txartelak, kamisetak eta zapiak salduko dituzte. Bazkarirako txartelak hamar euroko prezioa du, kamiseta bost euro ordaindu beharko da, eta zapia, berriz, hiru euro.