Ikusmina piztu dute 'Zirkoteke' ikuskizunak eta Kalakan taldearen kontzertuak

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 26a, 09:33
'Zirkoteke' ikuskizuneko irudi bat.

Balentina Agirre plazan haur eta gaztetxo ugari izan ziren arratsaldean. Kalakan musika taldeak ere jendetza batu zuen Perez Arregi plazan.

Santio eguna tarteko, atzo goizean eta eguerdian jendetza ibili zen kalean, eta arratsaldean ere bai. Jendetza izan zen zezen plazan, Errekortarien Txapelketa Nagusia tarteko, baita Balentina Agirre plazan ere. Zirkoteke ikuskizuna izan zen han, eta haurrek eta gaztetxoek gogotik gozatu zuten.  20:00etan, berriz, Kalakan musika taldearen kontzertua izan zen Perez Arregi plazan, eta dozenaka lagun izan ziren emanaldia entzuten. Gainera, arratsaldea Jaineken txarangak alaitu zituen Azpeitiko kaleak.
(Argazkiak: Azpeitiko Udala)