Santio egunak utzitakoak, bideoan

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 25a, 19:43

Festa egun handia izan da gaur Azpeitian: Santio eguna. Azken bi urtetako etenaren ostean, jende ugari animatu da gaur plazara, Baserritarren Egunerako prestatutako ekintzez eta jakiez gozatzera. Urtero bezala, sagardo, gazta eta blonda txapelketak izan dira protagonista nagusienak, baina horiez gain beste hainbat ekintza izan dira herrian. Egunak utzi dituen irudiekin eta txapelketetako irabazleen adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau.