Ostiralean zabalduko dituzte barrakak

Ihintza Elustondo 2022ko uzt. 18a, 15:44
Gaur hasi dira Betharrameko jolastokian barrakak muntatzen. (Maialen Etxaniz)

Uztailaren 22tik abuztuaren 1era bitartean izango dira barrakak martxan, Betharram ikastetxeko jolastokian.

Betharram ikastetxeko jolastokia hasi da festetarako itxura hartzen. Hain zuen ere, gaur ekin diote bertan barrakak muntatzeari. Ostiralean –uztailak 22– jarriko dituzte barrakak martxan, eta abuztuaren 1era arte izango dira zabalik, haurren gozamenerako.