Azken musika printzaren zain

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 16a, 17:40

The Chickpeas taldearen jazz musikak erakarri zituen ikus-entzuleak atzo iluntzean Garbitokira. Gaur, agertokiz aldatuko da Udako musika printzak egitasmoa hirugarren eta azken kontzerturako.

Gaualdi epel-epela jazz doinuz jantzi zen atzo Garbitokian, The Cheackpeas taldearen eskutik. Bigarren astez jarraian, musika auditorium bihurtu zen parrokiaren ondoko eraikin historikoa, eta musikariak garbitoki erdiko urmaelean jarritako agertokira igo ziren.

Udako musika printzak egitasmoaren barruko bigarren emanaldia izan zen atzokoa, eta gaur izango da hirugarren eta azken kontzertua entzuteko aukera. Garbitokia utzi eta parrokian barneratuko da udako musika zikloa, Bakardadearen kaperan, hain zuzen. Han, Irungo Iga gazteen abesbatzak eskainiko du saioa, 19:30ean hasita.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)