Sutea izan da bart Ikasberri ikastolaren ondoan

Ihintza Elustondo 2022ko uzt. 15a, 08:58

Lasto lehorrez osatutako multzo batek su hartu du gauerdian, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera.

Sutea izan zen bart gauean Azpeitiko Ikastola Ikasberriren ondoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lasto lehorrez osatutako multzo batek su hartu zuen, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten sua itzaltzera. Gauerdian piztu zen sua.