Modako hamar leku

Bi urteren ostean, aurtengo udan ia mugarik gabe bidaiatzeko aukera izango dute herritarrek. Honakoak dira turista uholdearen jopuntu izango diren lekuetako batzuk: 

  1. Kolonbia. Krimen kopurua nabarmen murriztu izanak mundu guztiko turisten helmuga bihurtu du Hegoamerika iparraldeko harribitxi hau.


  2. Kuba. Kubara joatea denboran atzera jauzi egitea da, 1960ko hamarkadara, hain zuzen. Habana hiriburua ikusgarria da, eta hondartza bikainak ditu.


  3. Sardinia. Mediterraneoko bigarren uharterik handiena. Dena dauka: turkesa koloreko urak, 2.000 metrotik gorako mendiak eta herrixka xarmagarriak.


  4. Japonia. Bisitariak harritu eta maitemindu egiten ditu, besteak beste, tradizioa eta etorkizuna oso modu orekatuan uztartzeko gaitasuna duelako.


  5. Islandia. Bizi-bizirik dauden sumediak, labazko basamortuak, ur jauziak, glaziarrak, geiserrak, ur termalak... Ez da naturaren indarraz jabetzeko leku hoberik.


  6. Hegoafrika. Animalia basatiak gustuko dituztenen paradisua. 300 ugaztun eta 850 hegazti espezie inguru ikus daitezke hango babestutako naturguneetan.


  7. Zeelanda Berria. Paisaia natural ikusgarriak ditu: hondartzak, sumendiak, fiordoak, geiserrak, glaziarrak... Eta autokarabanaz bidaiatzeko munduko lekurik onena da.


  8. Brasil. Hamaika gauza erakargarri ditu: hondartzak, Amazonia, kaleko bizitza, musika, gastronomia... Baina denen gainetik, hango jendearen alaitasuna.


  9. New York. Etxe orratzen hiria edo sekula lorik egiten ez duena, beti da modako helmuga. 8,4 milioi biztanle ditu, eta 50 milioi bisitari hartzen ditu urtero.


  10. Albania. Adriatikoko altxor ezkutua, Montenegrorekin batera. Ez dira turista gehien hartuko dituzten herrialdeak, baina, martxa honetan, aurki izango dira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide