Arte eta Diseinu eskolakoen erakusketa, ikusgai Betharramen

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 26a, 12:18

Arte eta Diseinu eskolako ikasleek egindako lanak ikusgai daude Betharram aretoan, uztailaren 3ra bitartean. Margolanak, koadroak, tailatutako lanak... ikus daitezke bertan. 

Arte eta Diseinu eskolako ikasleek egindako lanekin erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan. Margolanak, koadroak, tailatutako lanak... ikus daitezke bertan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Uztailaren 3ra bitartean izango da irekita erakusketa.