Euripean bada ere, Korputz jaiak ospatzen jarraitzen dute Elizkalean

Andoni Elduaien 2022ko eka. 25a, 14:01

Eguerdian, Itsasi dantza taldeko neska-mutilen emanaldia izan da parrokia atarian. Elizkaleko Korputz jaiek arratsaldean jarraituko dute. Txistu-poteoa, afaria eta erromeria egingo dituzte, gauerdian zozketa egin aurretik.

Eguraldia lagun ez badute ere, Elizkalean Korputz jaiak ospatzen jarraitzen dute. Eguerdian, Itsasi dantza taldeko gaztetxoak Soreasu Deunaren parrokia atariko aterpean elkartu dira euskal dantzak eskaintzeko. Euria tarteko, han egin behar izan dute dantzan neska-mutilek.

Itsasiren emanaldiaren ondoren, arratsaldean ere festa giroa izango da nagusi Elizkalean. 19:30ean, Irantzu Gilekin txistu-poteoa egingo dute. 20:00etan, berriz, lagunarteko afaria egiteko elkartuko dira Mendizaleen tabernan. 22:30ean, Imuntzo eta Beloki trikitilariek alaituko dute gaua, eta gauerdian, festetako zozketa egingo dute.

Hona hemen egitaraua:

Gaur, zapatua:

  • 13:00etan, Itsasi dantza taldekoen emanaldia.
  • 19:30ean, Txistu-poteoa, Irantzu Gilekin.
  • 20:00etan, Lagunarteko afaria, Mendizaleen tabernan.
  • 22:30ean, Imuntzo eta Belokiren erromeria.
  • 00:00etan, Festetako zozketa.