Hainbat lagun elkartu da euskal presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 25a, 08:04

Ekaineko azken ostiraleko elkarretaratzea egin du Sarek, presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatzeko.

Azpeitiko Sarek ekainari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea egin zuen atzo. Presoen nahiz iheslarien eskubideak aldarrikatu zituzten 19:00etan hasita plazan egin zuten mobilizazioan. Dozenaka lagun elkartu ziren han.