Zabaldu dute Helduen Eskolan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko eka. 23a, 12:52
Perretxiko bezala ezagutzen den eraikinean dago kokatuta Helduen Eskola.

Hilaren 29ra arte egongo da matrikulazio epea zabalik, eta izena eman nahi dutenek Jose Artetxe kaleko 2. zenbakira joan beharko dute, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Besteak beste, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte.

Zabaldu dute dagoeneko Azpeitiko Helduen Eskolan 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea. Hilaren 29ra arte egongo da matrikulazio epea zabalik, eta izena eman nahi dutenek Jose Artetxe kaleko 2. zenbakira, Perretxiko bezala ezagutzen den eraikinera, joan beharko dute 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko saioak ere. Gainera, herritartasuna lortzeko azterketetarako prestaketa saioak ere eskainiko dituzte.

Informazio gehiago behar duenak, berriz, 943-81 22 03 telefono zenbakira dei dezake edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora mezua idatzi.