Virginia Imazen umore ikuskizunarekin hasi dituzte Emakumeen Txokoaren 10. urteurreneko ekitaldiak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 18a, 15:23
Virginia Imaz atzo Sanagustinen. (Azpeitiko Udala)

Sex o no sex umore ikuskizuna eskaini zuen atzo Sanagustinen, eta ondoren, luntxa egin zuten hainbat lagunek. Bihar, berriz, sendabelarren ikastaroa izango da Emakumeen Txokoan.

Emakumeen Txokoak hamar urte bete dituela eta, ospakizunetarako tartea hartu zuten hainbat lagunek atzo. Virginia Imazen Sex o no sex umore ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten Sanagustin kulturgunean aurrena, eta ondoren, luntxa egin zuten.

Urtemugako ekitaldietan azkena bihar, igandearekin, egingo dute. 09:00etatik 14:00etara sendabelarren ikastaroa eskainiko du Aiora Urbietak, Emakumeen Txokoan.