Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitiko sarreran, eta itxita dago errepidea

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 15a, 18:17

17:50 inguruan bi autok talka egin dute Azkoitiko sarreran, Txiki Golf parean, eta gutxienez pertsona bat zauritu da. Itxita dago errepidea.

Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitiko sarreran, Txiki Golf parean, Zumarragako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:50 inguruan gertatu da ezbeharra, eta gutxienez pertsona bat zauritu da. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. Oraindik ez dute zabaldu Azpeitirako errepidea (18:30), eta auto ilara luzeak sortu dira.