Asteburuan hasiko dira udako bisita gidatuak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 13a, 09:03
Loiolako Santutegiaren ataria.

Zapatuan, Loiola Iñigoren haurtzaroan eta gaztaroan izenburupean eskainiko dute bisita, eta igandean, Madalenako ospitaletik Lasaora arteko ibilbidea egin ahal izango dute bisitariek. Bi bisitak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da.

Aurtengo uda sasoirako ere hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta asteburuan izango dira horietan aurrenak. Zapatuan, Loiola Iñigoren haurtzaroan eta gaztaroan izenburupean eskainiko dute bisita, 11:00etan Loiolako turismo bulegoaren paretik hasita. Bi orduko bisita gidatua izango da larunbatekoa.

Bigarrena, berriz, igandean, izango da, eta bisitariek Madalenako ospitaletik Lasaora arteko ibilbidea egin ahal izango dute. 10:00etarako jarri dute hitzordua, Madalenako ospitalearen aurrea, eta hiru ordukoa izango da bisita.

Bisita guztiak doakoak izango dira, baina horietara joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Bisitetako gidari da lanetan Vicente Davila ariko da.