Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka egingo dute bihar Azoka Plazan

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 14a, 08:34

Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azokaren artxiboko irudia.

Azokaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Eskualdeko bost ikastetxetako ikasleek urtean zehar landu eta garatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte bertan. 

Iraurgi Berritzenek sustatuta, Urola Erdiko laugarren Zientzia eta Teknologia Azoka egingo dute bihar, asteazkena, Azpeitiko Azoka Plazan. Bertan, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eskualdeko bost ikastetxetako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak aurketuko dituzte.