Ikasturte bukaerako jaialdia egin dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Nerea Uranga 2022ko eka. 11a, 18:41

Mendi buelta, tailerrak, dantza, musika, orla banaketa eta bazkaria egin dituzte, besteak beste, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin aurtengo ikasturte bukaerako festan.

Lehen Hezkuntzakoen mendi ibilaldiekin hasi dute gaur Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek 2021-2022 ikasturte bukaerako jaia. Segidan, maila guztietako ikasle, irakasle eta gurasoak ikastolaren atarian bildu dira, eta orla banaketa egin dute. Ondoren, Haur Hezkuntzakoen eta Lehen Hezkuntzakoen dantza eta musika jaialdia izan da, eta margoketa eta esku lanetako tailerrak egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu ostean, magoaren ikuskizunarekin, musikarekin eta dantzarekin gozatzeko aukera izan dute.