Ireki dute kanpoko igerilekua

Nerea Uranga 2022ko eka. 11a, 14:48

Hasi da estali gabeko igerilekuko sasoia. Gaur zabaldu dute, eta irailaren 11 bitartean egunero egongo da irekita.

Pertsona bakan batzuekin, eta eguzki izpien faltan zabaldu dute gaur, zapatua, kanpoko igerilekua. Estali gabeko igerilekuko ateak irailaren 11ra arte egongo dira irekita, egunero 11:00etatik 20:00etara bitartean. Aurtengoan aurreko bi udetan hartutako neurririk ez da izango igerilekua erabiltzerakoan.