Udabenturako ekintzetan izena emateko epea zabaldu du udalak

Nerea Uranga 2022ko eka. 12a, 09:00
Besteak beste, Kulturazekoekin serigrafia tailerra egingo dute.

DBH1etik Batxilergoko bigarren mailakora artekoentzako Udabentura programa prestatu du Azpeitiko Udalak, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean. Askotariko ekintzak egingo dituzte, eta horietan izena emateko zabalik izango da ekainaren 17ra bitartean.

Udal udaleku irekietako Udabentura programa antolatu du Azpeitiko Udalak DBH1etik Batxilergoko bigarren maila arteko gazteentzat. Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte, eta horietan izena emateko epea ekainaren 17ra artekoa da. Online egin beharko da izen ematea. Izena emateko orduan zalantzaren bat izan edo informazio gehiago jakin nahi bada, Gazte Informazio Bulegora jo daiteke, gib@azpeitia.eus helbidera idatzi edota 943- 15 71 60 edo 943- 15 71 61 telefono zenbakietako batera deitu.

Udabenturako ekintza bakoitzak bere prezioa du, eta hori honako kontu zenbakian ordaindu beharko da Laboral Kutxa (Azpeitiko Udala) ES28- 3035 0020 51 0200900003. Ordainketaren kontzeptuan gaztearen izen-abizenak zehaztu beharko dira, eta ordainagiria gazteria@azpeitia.eus helbide elektronikora bidali beharko da. Familia ugarien kasuan, ekintzetako prezioek %30eko beherapena izango dute.

Ekintzen prezioak honakoak dira:
- Egun solteak (Mendi bizikletaz Zumaiara irteera eta Izarraizko bira mendi irteera): euro bat.

- Kirol ekintza bakoitza (TRX, cicling, zumba eta total training): 2 euro.

- Kulturaz kooperatibarekin egingo dituzten bi eguneko tailerrak (serigrafia tailerra eta bideogintza tailerra): 4 euro.

- Surf egitera irteera: 22 euro.

- Lo egitera irteerak: 45 euro.

Udabenturako egitaraua:

- Ekainak 27: Lo egitera joango direnekin antolaketa eguna (DHB1 eta 2).
- Ekainak 28-30: Kanpinean lo egitera irteera (DHB1 eta 2).
- Uztailak 1: Aurreko irteeran parte hartu dutenekin hamaiketakoa eta itxiera.
- Uztailak 4 eta 5: Kamiseta serigrafia tailerra, Kulturazekin.
- Uztailak 6 eta 7: Bideogintza tailerra, Kulturazekin.
- Uztailak 8: Sormen azoka. Kulturaz ekintzak.
- Uztailak 11: Lo egitera joango direnekin antolaketa eguna (DH3tik Batxilergoko bigarren mailara artekoak).
- Uztailak 12-14: Kanpinean lo egitera irteera (DH3tik Batxilergoko bigarren mailara artekoak).
- Uztailak 15: Aurreko irteeran parte hartu dutenekin hamaiketakoa eta itxiera.
- Uztailak 18: Kirol ekintzak: cicling, zunba eta TRX.
- Uztailak 19:  Surf egitera irteera.
- Uztailak 20: Mendiko bizikletan Zumaiara irteera.
- Uztailak 21: Kirol ekintzak: cicling, zumba eta TRX.
- Uztailak 22: Izarraizko bira mendi irteera.