Ilunperen taldeari ihes egin dio Gipuzkoako Pala Luzeko Txapelketaren finalerako txartelak

Anartz Izagirre 2022ko mai. 30a, 15:13

Ilunpeko eta Gazteleku 2 taldeko jokalariak atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan. (Ilunpeko Erreminta Saila)

Azpeitiko palistek ezin izan zituzten Andoaingo Gazteleku 2 taldekoak mendean hartu, eta 27-45 galdu zuten norgehiagoka. Finala Ordiziako Oiangu taldeak eta Gazteleku 2k jokatuko dute igande honetan, ekainak 5, Andoainen.

Atzo, igandea, Gipuzkoako Pala Luzeko Txapelketaren finalerdiak jokatu zituzten Izarraitz pilotalekuan, eta Ilunpeko Erreminta Saileko palistek ezin izan zuten finalerako txartela erdietsi. Andoaingo Gazteleku 2 taldeko palistak gehiago izan ziren kantxan, eta 27-45 irabazi zieten Eneko Martijari eta Mikel Sanchezi. Bigarren finalerdia, aldiz, Ordiziako Oiangu taldearen eta Tolosaren artekoa izan zen, eta 41-45 nagusitu ziren ordiziarrak. Horrenbestez, Oiangu eta Gazteleku 2 taldeek jokatuko dute txapelketaren finala datorren igandean, ekainak 5, Andoainen.

Oaingu eta Tolosa taldeetako palistak atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan. (Ilunpeko Erreminta Saila)