Sos del Rey Catolicora irteera antolatu du Baigerak ekainaren 16rako

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 30a, 12:39

Herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute goizean zehar. Ondoren, bazkaritarako tartea hartu eta arratsaldean bertan itzuliko dira Azpeitira. Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Zaragozako Sos del Rey Catolico herrira irteera antolatu du Baigera elkarteak ekainaren 16rako. Egun horretan, 08:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua, San Martin egoitzaren parean. Handik autobusez joango dira bisitatuko duten herrira, eta 11:00etarako han egotea aurreikusten dute. 

11:00etan bisita gidatua egingo dute Sos del Rey Catolico ezagutzeko, eta ondoren bazkaritarako tartea hartuko dute. Hain zuzen, 14:00ak aldera joango dira bazkaltzera Vinacua jatetxera. Bazkalostean itzuliko dira Azpeitira. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, Baigeraren bulegoan edo Baigerako kideren batekin harremanetan jarrita. Joan-etorria 35 euro ordaindu beharko da, jatetxea barne. Hamaiketakoa, aldiz, norberak eraman beharko du, eta edariak Baigerak jarriko ditu.