Landare estanpazio tailerra egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 29a, 17:30

Goizean landareen estanpazioa egin dute paperean nahiz oihalean, mailuarekin kolpe txikiak emanda. Giro polita sortu da saioan.

Ehun arte tailerra egin dute goizean Ekoetxean. 4 urtetik gorako haurrei eta haien senideei zuzendutako saioa izan da. Parte hartzaileek landareen estanpazioa egin dute paperean nahiz oihalean, mailuarekin kolpe txikiak emanda. Giro polita sortu da saioan, eta partaideek eskulan politak egin dituzte.