Euskal presoen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea izango da gaur

Anartz Izagirre 2022ko mai. 27a, 07:50
Joan den otsaileko presoen aldeko elkarretaratzeko irudi bat.

Presoen nahiz iheslarien eskubideak defendatuko dituzte, 19:00etan, plazan.

Gaur, hilak 27, egingo du Azpeitiko Sarek maiatzari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea. Euskal presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten kontzentrazioan. Sarek mobilizazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.