Sanjuandegiko festak 2022

Festen atarirako, spota

Julene Frantzesena 2022ko mai. 26a, 16:12

Ate joka dira Sanjuandegiko festak, eta bi urteko etenaren ostean, iristear da Mantangorri auzora. Pandemiaren aurreko urteetan sortutako ohiturari jarraituz, XJ Auzolaneanek spota egin du jaien atarian; aurtengo festak "izugarriak" izango direla azaldu du. Auzo batzordeak dagoeneko prest du jaietarako egitaraua; horren erakusle da, zapatuan egingo duten Umeen Eguna.