Sanjuandegiko festak 2022

Hasi dira barrakak muntatzen Sanjuandegin

Julene Frantzesena 2022ko mai. 26a, 14:04

Hainbat barraka muntatu dituzte dagoeneko. (Nerea Uranga)

Sanjuandegiko festak direla eta, bi urteren ostean, barrakak jarri dituzte herrian. Asteburuan zabalduko dituzte horiek, eta festak igaro arte izango da horietan ibiltzeko aukera.

Bi urteren ostean, barrakak ikus daitezke herrian. Sanjuandegiko festak direla eta, dagoeneko hasi dira hainbat tiobibo muntatzen epaitegiaren ondoko aparkalekuan. Asteburuan zabalduko dituzte horiek, eta festak igaro arte izango da horietan ibiltzeko aukera. Gainera, ekainaren 2an, ostegunez, umeen barraka eguna izango da, eta horietan prezio murritzagoan ibiltzeko parada izango dute herritarrek.