Azpeititik Amaiuraldira joateko autobusa antolatu dute

Julene Frantzesena 2022ko mai. 25a, 13:16
Nafarroa Berriz Altxaren agerrialdi bateko irudia.

Ekainaren 5ean izango da Amaiuraldia, Amaiurren eta Elizondon, aurten 500 urte beteko baitira Amaiurko batailatik. Hara joateko doako autobus zerbitzua antolatu dute; aurrez eman beharko da izena, Sanagustinen edo Orkatzen.

Aurten 500 urte beteko dira Amaiurko batailatik, eta urtemuga borobil horren harira, errepublika aske eta burujabea aldarrikatzeko, Amaiuraldia egitasmoa antolatu du Nafarroa Berriz Altxak. Ekainaren 5erako, igandea, ekitaldia, martxa, bazkaria, kontzertuak eta abar izango dira Amaiurren nahiz Elizondon, eta Azpeititik hara joateko autobusa antolatu dute.

Doako autobus zerbitzua izango da 08:45ean anbulatorioaren aurretik aterata, eta itzulerarako hitzordua 18:00etan jarri dute. Dena den, autobusez joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Sanagustin kulturgunean nahiz Orkatz kultur elkartean.