Ondas saria jaso du Amagoia Gurrutxaga partaide den 'Lokatza' podcast feministak

Julene Frantzesena 2022ko mai. 25a, 09:59
Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa 'Lokatza' podcastaren egileak atzo, Malagan. (Lokatza)

Pentsamendu feminista oinarri eta hainbat auzi gai hartuta ekoitzi zuen Lokatza podcasta Jakinek. Atzo Malagan jaso zuten saria Gurrutxaga, Lorea Agirre, Ainara Lasa eta Idurre Eskisabel podcastaren egileek.

Amagoia Gurrutxaga kazetari azpeitiarra kide den Lokatza podcastak Ondas sari bat jaso zuen atzo, astelehena, Malagan (Espainia). Pentsamendu feminista oinarri eta hainbat auzi gai hartuta, Lokatza podcasta ekoitzi zuen Jakinek, eta Gurrutxagak ez ezik, Lorea Agirrek, Ainara Lasak eta Idurre Eskisabelek zortzi atal egin zituzten. Ondas sarien 21. edizioa atzo egin zuten Malagan, eta han izan ziren lau kideak, Espainiako Estatuko Hizkuntza Koofizialetako Podcast Onenaren Saria jasotzen.